3D

Honako hauek, eskulturari buruzko ikuspegi zabala erakusten dute: harrian eta egurrean egindako zizelkatzeak, alabastrozko erliebeak, buztinarekin egindako figurak, burdinarekin egindako zenbait lan…

Bolumenari, hutsuneari eta espazioa betetzeari buruzko hurbilketa. Ondoren, ikasleek, hori berori gauzatuko dute, beraien kabuz hiru dimentsioko obra bat sortuz, mâché papera erabilita.

aPASIONarte

Luca Giordano margolari barrokoaren mihiseen bitartez, umeak margolaritzaren munduan sartzen dira (kolorea, proportzioa, ehundura, konposizioa…). Era berean, margolanetako eszenetan “murgiltzen” dira, lanetan azaltzen diren benetako materialen bitartez, material horiek uki ditzaketelarik: artilea, metala, egurra, kotoia, zeta…

Tailer honetan collage bat egiten dute, obretan ikusi dituzten eszenetako batzuk irudikatuz, obretan agertzen diren materialak erabilita.