Tailer didaktikoak

taller-vn-6EMk antolatzen dituen tailer didaktikoen oinarrizko helburua da artea haur eta gazteengana hurbiltzea.

Txikienei dagokienez, aurretik bisitatu ez duten esparru bat ezagutaraztea da asmoa, eta, lehenengo harremana, jolas-jardueren bidez izanda, positiboa izatea. Nagusiagoen kasuan, kontua zailagoa da, normalean aurreiritziekin joaten direlako Museora, leku aspergarria dela pentsatuta. Beraz, erakunde hauek leku entretenigarri eta aktibo bihur daitezkeela ikusarazi behar diegu.

Proposatutako ekintzetako bakoitzak helburu zehatz batzuk ditu, hezkuntza maila bakoitzari egokitutakoak. Hortaz, irakasleek nahieran hauta ditzakete tailerrak, une bakoitzean gehien interesatzen zaiena hartuz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAKasu guztietan, bisita labur eta hautatuak egiten dira Museoko aretoetan, eta ikasleek pieza zehatz batzuei buruzko azalpenak jasotzen dituzte. Ondoren, tailer-jarduera izaten da, ikusi dituzten artelanen inguruan.

Sei eta hamasei urte bitarteko eskola-umeentzat dira (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza).

Asteartetik ostiralera egiten dira, goizez (10:30-13:30), gaztelaniaz edo euskaraz. Museoko begiraleen laguntzaz egiten dira.

Tailerren erreserba egiteko eta informazio gehiago jasotzeko, deitu hona: 944 320 125.

Musika eta artea

Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (10-16 urte).

Arte-molde ezberdinen arteko loturak ezagutzera ematea (musika, margolaritza, eskultura…), estilo eta garai bakoitzean; musika-tresnak ezagutzen ikastea, horien itxura eta soinuaren arabera.

Hainbat obrari erreparatzen zaie eta beraien garaiko musikarekin harremanean ipintzen dira; musika-tresna zaharrak aditzen dira, eta, era berean, garai ezberdinetako musika-piezen pasarteak.

Ondoren, jolas bat egiten da. Bertan, taldeka, parte-hartzaileek musika-tresnak, arte-estiloak eta musika-mota ezberdinak ezagutu beharko dituzte.

Ongi pasa Museoan!

Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (10-16 urte).

Museorako hurbilketa dibertigarri eta ludikoa sustatzea; artelanak modu zehatzean eta zuzenean ikustea sustatzea.

Kaieratxo batekin, parte-hartzaileak Museoan zehar ibiliko dira, hainbat arte-estilotako obrei erreparatuz, eta horiei buruzko jarduera errazak eginez: marrazketa, bilaketa, ikuskatzea edo idaztea.

Azkenean, denak batera elkartuko dira emaitzak egiaztatzeko.

Urrea, zilarra… bai distiratsua!

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte).

Zilarrezko artelan bat sortzeko prozesu eta teknikak ezagutzera ematea; historian zehar, zilarrezko piezen tipologia eta motibo edergarrien bilakaera erakustea.

Zilarrezko obra hautatu batzuen bitartez eta bideo baten laguntzarekin, arte-modu honetara hurbilduko gara: teknikak, tresnak, lan-prozesuak, formen garapena eta abar.

Ondoren, tailerrean, ikasleek hainbat tresna izango dituzte eskura, eztainu-xaflak irartzeko, grabatzeko eta zizelkatzeko.

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea