Tailer didaktikoak

taller-vn-6EMk antolatzen dituen tailer didaktikoen oinarrizko helburua da artea haur eta gazteengana hurbiltzea.

Txikienei dagokienez, aurretik bisitatu ez duten esparru bat ezagutaraztea da asmoa, eta, lehenengo harremana, jolas-jardueren bidez izanda, positiboa izatea. Nagusiagoen kasuan, kontua zailagoa da, normalean aurreiritziekin joaten direlako Museora, leku aspergarria dela pentsatuta. Beraz, erakunde hauek leku entretenigarri eta aktibo bihur daitezkeela ikusarazi behar diegu.

Proposatutako ekintzetako bakoitzak helburu zehatz batzuk ditu, hezkuntza maila bakoitzari egokitutakoak. Hortaz, irakasleek nahieran hauta ditzakete tailerrak, une bakoitzean gehien interesatzen zaiena hartuz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAKasu guztietan, bisita labur eta hautatuak egiten dira Museoko aretoetan, eta ikasleek pieza zehatz batzuei buruzko azalpenak jasotzen dituzte. Ondoren, tailer-jarduera izaten da, ikusi dituzten artelanen inguruan.

Sei eta hamasei urte bitarteko eskola-umeentzat dira (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza).

Asteartetik ostiralera egiten dira, goizez (10:30-13:30), gaztelaniaz edo euskaraz. Museoko begiraleen laguntzaz egiten dira.

Tailerren erreserba egiteko eta informazio gehiago jasotzeko, deitu hona: 944 320 125.

Ibilbide artistikoak

Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) (6-16 urte).

Artearen garapenaren kontzeptua helaraztea, artelanen eta horien testuinguru historikoaren arteko lotura erakustea.

Erdi Aroko, Errenazimentuko, barrokoko eta bestelakoetako artelanei erreparatuko zaie, horrela, estilo bakoitzeko oinarrizko ezaugarriak ikusiko dira, eta bakoitzak bere garaiarekin zer lotura daukan*.

Jarduera praktikoa hau da: arte-estiloetako bat hautatu eta horretan oinarritutako eszenografia bat eraiki. Azkenean, horren barruan sartuko dira ikasleak, mozorrotuta.

*DBHko taldeentzat, eta beraien programazioaren garapen zehatzaren arabera, estilo bakar baten inguruan egin daiteke bisita, estilo horren ezaugarriak nabarmentze aldera.

Kontatu ipuin bat

Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren Zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (8-16 urte).

Gehiegi ezagutzen ez dituzten kontakizun batzuen berri ematea, bereziki, eskola-umeak kanpotik etorritakoak direnean; gai bera irudikatzerakoan, denboran zehar gertatzen diren aldaketen berri ematea.

Pertsonaia beraren hainbat irudiri erreparatzen zaie, garai ezberdinetakoak (San Migel, Moises…), eta garai bakoitzeko irudikapen-moduak aztertzen dira. Era berean, pertsonaia horien biografia kontatzen da.

Tailerrean, ikasleek marrazkiak, collageak, komiki-tirak eta abarrak egingo dituzte, pertsonaietako bati buruz, arte-estilo jakin batean.

Paseoa Alde Zaharrean barrena

Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (10-16 urte).

Hirigintzako oinarrizko kontzeptuak ezagutaraztea, alde historikoko alderdi nagusiak ezagutzea.

Bisita gidatua egiten da Bilboko Alde Zaharrean, alderdi eta eraikin nabarmen batzuk ikusiz. Ibilbidea amaitu ondoren, Museoan, ikasleek zenbait lamina koloreztatuko dituzte. Lamina horietan, Alde Zaharreko hainbat toki agertzen dira irudikatuta, 1800. urte ingurukoak.

* Paseo hau egiterik ez badago (eguraldi txarra edo beste arrazoiren bat dela-medio), beste zerbait egingo da, esate baterako, ‘Ongi pasa Museoan’ edo ‘Ibilbide artistikoak’.

Hau jendilajea!

Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (10-16 urte).

Mitologia eta sinbologiaren inguruko oinarrizko ezagutza ematea; aro bakoitzeko molde artistikoen eta pentsamoldearen arteko lotura erakustea.

Benetako animalien eta izaki fantastikoen hainbat irudikapeni erreparatzen zaie, horien esanahia, historia edo kondaira azalduz, eta garai bakoitzeko pentsamoldearekin eta ezaugarri sozialekin lotuz.

Ondoren, mural bat egingo da, ikusitako izakietako batzuk eta asmatutako beste batzuk marraztuz.

Artea irakurri eta begiratu

Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (10-16 urte).

Arte- eta kultura-molde ezberdinen arteko lotura ezagutzera ematea, kasu honetan literaturaren eta arte plastikoen artekoa.

Ikusiko dituzten obren oinarrian dauden testuak irakurriko dituzte (Biblia, Urrezko Kondaira, kontakizun herrikoiak…). Horrela, bien arteko lotura ikusi ahal izango dute.

Tailerrean, testu batzuk emango zaizkie, eta horietatik abiatuta marrazki bat egin beharko dute.

*DBHko taldeentzat, eta beraien programazioaren garapen zehatzaren arabera, estilo bakar baten inguruan egin daiteke bisita, estilo horren ezaugarriak nabarmentze aldera.

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea