Tailer didaktikoak

taller-vn-6EMk antolatzen dituen tailer didaktikoen oinarrizko helburua da artea haur eta gazteengana hurbiltzea.

Txikienei dagokienez, aurretik bisitatu ez duten esparru bat ezagutaraztea da asmoa, eta, lehenengo harremana, jolas-jardueren bidez izanda, positiboa izatea. Nagusiagoen kasuan, kontua zailagoa da, normalean aurreiritziekin joaten direlako Museora, leku aspergarria dela pentsatuta. Beraz, erakunde hauek leku entretenigarri eta aktibo bihur daitezkeela ikusarazi behar diegu.

Proposatutako ekintzetako bakoitzak helburu zehatz batzuk ditu, hezkuntza maila bakoitzari egokitutakoak. Hortaz, irakasleek nahieran hauta ditzakete tailerrak, une bakoitzean gehien interesatzen zaiena hartuz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAKasu guztietan, bisita labur eta hautatuak egiten dira Museoko aretoetan, eta ikasleek pieza zehatz batzuei buruzko azalpenak jasotzen dituzte. Ondoren, tailer-jarduera izaten da, ikusi dituzten artelanen inguruan.

Sei eta hamasei urte bitarteko eskola-umeentzat dira (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza).

Asteartetik ostiralera egiten dira, goizez (10:30-13:30), gaztelaniaz edo euskaraz. Museoko begiraleen laguntzaz egiten dira.

Tailerren erreserba egiteko eta informazio gehiago jasotzeko, deitu hona: 944 320 125.

Hori aurpegia!

Lehen hezkuntza (6-12 urte).

Artelanetan irudikatutako pertsonaien zeinu eta aurpegierak ulertzea.

Ekintza honetan, artelanek komunikatzeko eta adierazteko balio dutela deskubritzen da, artelanetan irudikatutako pertsonaia batzuen keinuak aztertuz.

Artelanei erreparatu ostean, parte-hartzaileek maskarak sortzeko tailer bat egingo dute, eta adierazpen-mota jakin bat islatzeko diseinatutako maskarak egingo dituzte.

Aingeruak eta deabruak

Lehen hezkuntza (6-12 urte).

Artelanek helarazten dituzten balioak ulertzea, eta ikustea nola garatzen diren denboran zehar.

Aingeruen eta deabruen irudi batzuei erreparatuko zaie, eta, horren bidez, artelanetan ongia eta gaizkia irudikatzeko hainbat modu ezagutuko dira. Aingeru borrokalariak, kerubin masail-handidunak… deabru hegalariak, dragoi tankerakoak… Horiei esker, irudimena esnatzen da eta ikonografia zabala erakusten da. Ondoren, tailerren, mozorroen bitartez, hori dena antzeztuko dute.

Gardentasunaren artea

Lehen hezkuntza (6-12 urte).

koloreak eta argiak artean eta arkitekturan duten garrantzia aztertzea, koloreen izaera eta horien balio kromatikoak ulertzea.

Beirateei esker hobeto ulertzen dugu zer-nolako garrantzia duten beirak, koloreek eta argiak artean eta arkitekturan.

Tailer honetan, parte-hartzaileek beraien beirate propioa sortuko dute, eredu tradizionalak erabiliz edo beraien estilo propioa baliatuz.

Zeu zara protagonista!

Lehen hezkuntza (6-12 urte).

Erretaulak eta horien egitura, funtzioa eta balioa ulertzea, komunikazio-elementu gisa.

Erretauletako obren bitartez azaltzen da zer altzari-mota ziren, nola eraikitzen ziren, zertarako balio zuten, zer motatakoak zeuden eta abar. Era berean, deskubritzen da zer istorio kontatzen zituzten.

Ondoren, tailerrean, parte-hartzaileek beraien erretaula sortuko dute: marrazkiak edo argazkiak erabilita, txantiloi baten gainean istorio bat kontatuko dute, eta istorio hori gainerako taldekideei azaldu beharko diete.

Gabonetako tailerra (abenduan bakarrik)

Lehen Hezkuntza (6-12 urte).

Gehiegi ezagutzen ez dituzten kontakizun batzuen berri ematea, bereziki, eskola-umeak kanpotik etorritakoak direnean; gai bat, denboran zehar, ezberdin irudikatzen dela ikusaraztea.

Gabonekin lotura duten obra batzuen bidez (garai ezberdinetako margolanak eta eskulturak), gero eta gutxiago ezagutzen den istorio bat kontatuko dugu.

Ondoren, txantiloiak eta askotariko materialak erabilita, parte-hartzaileek beraien “interpretazio” propioa egin dezakete gaiari buruz. Oholtza baten gainean muntatuko dute hori, eta gainerako taldekideei erakutsi.

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea