Tailer didaktikoak

taller-vn-6EMk antolatzen dituen tailer didaktikoen oinarrizko helburua da artea haur eta gazteengana hurbiltzea.

Txikienei dagokienez, aurretik bisitatu ez duten esparru bat ezagutaraztea da asmoa, eta, lehenengo harremana, jolas-jardueren bidez izanda, positiboa izatea. Nagusiagoen kasuan, kontua zailagoa da, normalean aurreiritziekin joaten direlako Museora, leku aspergarria dela pentsatuta. Beraz, erakunde hauek leku entretenigarri eta aktibo bihur daitezkeela ikusarazi behar diegu.

Proposatutako ekintzetako bakoitzak helburu zehatz batzuk ditu, hezkuntza maila bakoitzari egokitutakoak. Hortaz, irakasleek nahieran hauta ditzakete tailerrak, une bakoitzean gehien interesatzen zaiena hartuz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAKasu guztietan, bisita labur eta hautatuak egiten dira Museoko aretoetan, eta ikasleek pieza zehatz batzuei buruzko azalpenak jasotzen dituzte. Ondoren, tailer-jarduera izaten da, ikusi dituzten artelanen inguruan.

Sei eta hamasei urte bitarteko eskola-umeentzat dira (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza).

Asteartetik ostiralera egiten dira, goizez (10:30-13:30), gaztelaniaz edo euskaraz. Museoko begiraleen laguntzaz egiten dira.

Tailerren erreserba egiteko eta informazio gehiago jasotzeko, deitu hona: 944 320 125.

Bazen behin…

Lehen hezkuntza (6-12 urte).

Artelanak mota askotako istorioak kontatzen dizkiguten objektu gisa ikustea.

Ia-ia ipuin batean bezala, parte-hartzaileei azaltzen zaie artelanetako batzuetan zer historia agertzen diren. Ondoren, bikote edo talde txiki bakoitzak fitxa bat jasotzen du; bertan, obretako baten irudia dago, eta hitz gako batzuk.

Aztarna horiekin, istorioa antzeztu behar dute, hitz egin gabe, eta gainerakoek asmatu egin behar dute zer historiaz eta zer obraz ari diren.

Aurkituko ote duzu altxorra?

Lehen hezkuntza (6-12 urte).

Arteari lotutako kontzeptuen ulermena bultzatzea, talde-lana sustatzea.

Bilaketa-jolas erraza da. Bertan, parte-hartzaileek laguntza eman behar diete zaldun bati eta fraile bati, galdu dituzten objektu pare bat topatzeko. Ikasleek zenbait aztarna jasoko dituzte, eta, horien bitartez, artelanetan “ezkutatutako” altxorrak topa ditzakete. Ondoren, altxor horiek marraztu behar dituzte.

3D

Lehen hezkuntza (6-12 urte).

Hiru dimentsioen kontzeptua garatzea (bolumena, espazioa eta hutsunea); eskulturaren ezaugarriak eta moduak ulertzea (egurra, metala, harria…).

Honako hauek, eskulturari buruzko ikuspegi zabala erakusten dute: harrian eta egurrean egindako zizelkatzeak, alabastrozko erliebeak, buztinarekin egindako figurak, burdinarekin egindako zenbait lan…

Bolumenari, hutsuneari eta espazioa betetzeari buruzko hurbilketa. Ondoren, ikasleek, hori berori gauzatuko dute, beraien kabuz hiru dimentsioko obra bat sortuz, mâché papera erabilita.

aPASIONarte

Lehen hezkuntza (6-12 urte).

Aste Santuaren jatorria ezagutzea, barrokoko margoetara eta horien girora hurbiltzea, hainbat tresna eta materialekin jolastuz eta lan eginez esperimentatzea.

Luca Giordano margolari barrokoaren mihiseen bitartez, umeak margolaritzaren munduan sartzen dira (kolorea, proportzioa, ehundura, konposizioa…). Era berean, margolanetako eszenetan “murgiltzen” dira, lanetan azaltzen diren benetako materialen bitartez, material horiek uki ditzaketelarik: artilea, metala, egurra, kotoia, zeta…

Tailer honetan collage bat egiten dute, obretan ikusi dituzten eszenetako batzuk irudikatuz, obretan agertzen diren materialak erabilita.

Koloretsu koloreztatu

Lehen hezkuntza (6-12 urte).

kolorearen munduan sartzea, kolore primarioak eta bigarren mailakoak, kolore hotzak eta beroak ezberdintzea eta ulertzea.

Obra batzuei erreparatzen zaie, horien koloreak modu oso sinplean aztertuz (primarioak, bigarren mailakoak, hotzak, beroak…), eta horien komunikazio-ezaugarri eta -gaitasunak azalduz.

Ondoren, tailerraren gunean, eszena berbera margotzen dute bi muraletan. Batean kolore hotzak baliatzen dituzte, eta, bestean, beroak.

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea