2007an, EMk tailerrak jarri zituen martxan, Gabonetako eta udako oporraldietarako.
Tailer didaktiko guztien helburu berberak ditu ekimen honek: haur eta gazteei artea era dibertigarrian ezagutzeko aukera ematea. Baina, aldi berean, aukera bat eskaintzen zaie beraien seme-alaben udaldiko aisia nola bete ez dakiten gurasoei.
Tailer hauek bi eletan egiten dira, eta 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzat dira. Astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era, goiz bakoitzean bi ekintza egiten dira.
Parte-hartzaile bakoitzak egunean 4 € ordaindu behar ditu.
Informazio gehiago lortzeko eta erreserbak egiteko, deitu hona: 944 320 125