DiARTgnosis – Europako erlijio-margolanen azterketa proiektua

Atenasko Hezkuntza Teknologikoko Institutuak sustatua, Culture 2000 proiektu komunitarioaren barruan.

Proiektuaren helburua: XV. eta XVIII. mendeen artean Europan egindako erlijio-margolanak aztertzea. Horretarako, azterketa konparatiboa egin zen ikuspuntu historiko, estilistiko eta teknikoetatik, honako hauek alderatuz: EMn dauden obra batzuk, eta Europako beste erakunde batzuetan (Grezian, Italian eta Finlandian) dauden antzeko garai eta gaietako beste obra batzuk.

Proiektua 2001 eta 2003. urteen artean egin zen. Gero, ondorioak argitaratu ziren eta hainbat erakusketa egin ziren.