1987an Europako Lehen Ibilbide kulturala izendatu zuten Donejakue bidea, eta 1993an Munduko Ondarea hautatu zuen UNESCOk. Horrela, bideak herrialdeak zeharkatzen ditu, kulturen arteko aldeak, historia-, arte- eta etnografía-ondarea –materiala zein materiagabea– adieraziz.
Iparraldeko Bideak (hori ere Munduko Ondare izendatuta 2015ean), adar bi –kostaldekoa eta barrualdekoa– dituenak, paisaia zirraragaria kurritzen du Euskadin barrena: lur malkartsuak, baserri sakabanatuak, ermita ederrak… Hiri eta elizateetan zehar, historia, kultura eta artea topatuko dituzte Bizkaira barruratzen diren erromesek.