Ikuskatu artearen 800 urte, ordubetean.
Bi hegal baino ez dituen klaustro errenazentista berezitik sartzen gara erakusketara.
Barruan gaudenean, Museoko bildumak ahalbidetzen digu Bizkaiko artearen ibilbidea jarraitzea, erromanikotik hasi eta gaur egunera arte.
Ibilbide bat, gure aurrekarien zaletasun estetikoetan barrena. Gure aurrekariei buruzko gauza gehiago ere jakin ditzakegu: obrak enkargatzeko zer-nolako gaitasun ekonomikoa zuten, lehen mailako artistak kontratatzeko gaitasunik ote zuten, jatorritik urrun zeudenean eskuzabalak ote ziren…
Bidaia harrigarri bat, Bizkaiko artean eta historian barrena.