Jaiotza-egileen LII. Biltzar Nazionala

81.OtrasActividades.2014.LIICongreso1Santos Justos y Pastor jaiotza-egileen elkarteak antolatuta, EMk bat egin zuen Biltzarreko bestelako ekintzekin; horretarako, “Iberdrolako Jaiotza” izenez ezagutzen den jaiotzaren zati bat erakutsi zuen.

Jaiotza hori ikusgarria da; izan ere, Emilio García Ergüin marrazkilari bilbotarrak diseinatutako 100 figura baino gehiagoz dago osatuta. Castells anaiek moldeatu eta margotu dituzte figura horiek; Bartzelonako jaiotza-egile sonatuak dira Castells anaiak, eta mende erdi baino gehiagoz jardun dute familia-tradizio horretan.