Zientziak diziplinartean ikasteko metodo aktiboetarako laborategia.

Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolak (BAM), Bizkaiko Elizaren Historia Artxiboak eta EMk elkarlanean antolatutako proiektua. Helburua: informazioa bilatzeko eta jorratzeko gaitasuna garatzea, irakasleekin.

Ekosistemak, komunikazioa, gizarte-egiturak, argia eta kolorea eta antzeko gaiak aztertu ziren, parte hartzen zuten erakundeen baliabideekin. Ondorioz, diziplina anitzeko ikuspegia eskaini zen eta egiaztatu zen baliabideak toki askotan egon daitezkeela, baita a priori bilatuko ez liratekeen tokietan ere.

Ikasgai hori, 2012-2013 ikasturteko esperimentu bat, egonkorra bilakatu da BAMen programaren barruan. Eduki hori komunikazio batean bildu zen, eta komunikazio hori honako biltzar honetan irakurri zen: Hezkuntza eta Ikasketaren XXI. Nazioarteko biltzarra, Touroko Unibertsitatea (New York).