Historia

historiaBilboko EM 1961ko irailean sortu zen. Bilboko Elizbarrutiko historia- eta arte- ondarea ikertzea, zaintzea eta zabaltzea zen bere helburu nagusia.

Behin-behineko zenbait kokalekutan egon ostean, Elizbarrutiko Seminarioko solairuetako batean kokatu zen, Derion (Bizkaia). Baina Museoaren baliabideak mugatuak zirenez, ezin izan zen jendearentzat zabaldu eta urte luzez ikertzaileek bakarrik bisitatu zuten.

Zorionez, 1991n konpondu zen egoera hori. Urte horretan sinatu zen Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Gotzaindegiaren arteko hitzarmena, Museoa Bilbora eramateko eta egoitza egokian kokatzeko. Horretarako, lehenengoak Gizakundearen komentua izandakoa eman zuen, bigarrenak eraikinaren berriztapena bere gain hartu zuen, eta Gotzaindegiak Museoko bilduma eta talde teknikoa jarri zituen.

Obrak, diseinua eta muntaketa-lanak lau urtez luzatu ziren, eta, azkenik, 1995ean zabaldu zen EM berria.

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea