Khantoria hirukotearen disko baten grabazioa (Virginia Gonzalo, klabezina; Ander Berrojalbiz, biolina; Maider López, biola).

80.OtrasActividades.2015.Grabacio¦ün2Berriro ere, Bofillen klabezinak geure musikariak erakartzen ditu. Disko honetan, funtsean, Juan Andrés Lonbide (1745-1811) Elgetako (Gipuzkoa) organo-jolearen musika biltzen da.

EMtik atera gabe egin zen grabazioa, klabezinaren habitatean bertan. Tresnaren sonoritate miragarria dagoeneko aditu ahal izan da toki horretan egindako hainbat emanalditan.

Diskoa maiatzean aurkeztuko da.