Exposiciones temporales

2003

DiARTgnosis. Margo erlijioso europarra

Acción Comunitaria CULTURA 2000 delakoaren Programaren babesarekin, Espainia, Italia, Finlandia eta Greziako margo erlijiosoen –mihisean zein beste euskarri batzuetan egindakoak– azterlan konparatiboa egin zen. Lan honen ondorioak herrialde bakoitzeko tradizio artistikoak kontrastatzen zituzten erakusketa batzuetan aurkeztu ziren.

2002

Arkitektura erlijioso garaikidea Bizkaian. 1865-1975. Erromantizismotik Mugimendu Modernora

Ibilaldia tenplu bizkaitarrak ezagutzeko, “frantses erako” neomediebalismotik Vatikanoko II. Kontzilioak ekarri zuen berrikuntzaraino, beren sustraiak espainiar arkitekturan bilatu nahi zituzten edo molderik abangoardistenak bere egin nahi zituzten estiloak aztertuz. Hori guztia, planoen, maketen, argazkien, elizen bisita birtualen, altzarien… bidez.

 

1999

Donejakue Bidea Bizkaian

Bizkaian barrena, Bidearen bi ibilbideak egingo ditugu, kostaldekoa eta barrurantz sartzen dena. Eta debozioa tenpluen eraikuntzan eta, batez ere, irudigintzan gauzatu den lekuetan geratuko gara, herrikoienetatik hasi –esate baterako Aldakako (Munitibar) ermitako Santiago Erromesa–, eta dotoreenetaraino –Bilboko katedralekoa–.

2002

Aste Santu sevillarraren soinu eta usainak

Fundación Bilbao 700 – III Milenium Fundazioak antolatuta. Aulkiak, krabelinak, pausoak, lurrinak, musika… nahasiz, Diego Méndez artistaren instalazio honek Aste Santu sevillarraren sentsazioak islatu nahi zituen.

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea