Exposiciones temporales

2005

Munduko jaiotzak (I)

Gabon guztietan egin izan den erakusketa honen lehen edizioa. Urtero haziz eta berrituz joan dira bertan jarritako funtsak. Munduko jaiotzen bidez ikusi ahal izan genuen zein anitza den guretzat hain ohikoa den gaia irudikatzeko modua: era askotakoak dira teknikak –zeramika tradizionala zein gatza–; era askotakoak dira jantziak –herrialde bakoitzeko usadioetara moldatutakoak–; era askotara kokatzen dira pertsonaiak… Gai unibertsala, bai, baina aukera askokoa.

2005

Artea, errugabea al da?

Basauriko kartzelako presoek beraien Arte Tailerrean egindako margo eta eskulturen bildumaren erakusketa. Lan hauen bidez, egileek terrorismoa, Irakeko gerra edo kartzelako egoera bezalako gaien inguruko iritziak adierazi zituzten. Eta dei egiten zioten jendeari, beraien egoerari, bizipenei eta itxaropenei buruz gogoeta egin zezan.

2005

Aingeruak

Bilbao 700 – III Milenium Fundazioak antolatuta. Lucia Boséren Aingeruen Museoa deritzanetik (Turégano, Segovia) ekarritako artelanen (margoa, eskultura, fotokonposaketa, instalazioa) aukeraketa. Ordezkatutako hogeita hiru artisten artean zeuden Eduardo Úrculo, Pablo Sycet, Manolo Cáceres, Alexandrina García Fauce, Virginia Lasheras, Lolo Pavón, Pedro Grifol, Fernando Bellver, Marta Ratti, Fausto Morillas, David Sheintman…

2004

Tenplu berriaren diseinua Miribillan

Bilboko Miribilla auzo berrian eliza eraikitzeko ideia-lehiaketak gaur egun eraikin erlijiosoak ulertzeko eta egiteko dauden era desberdinak ikusteko aukera ematen digu: egokitzapen funtzionala, kanpoko irudia –eraikin erlijioso bezala eta erreferentzia bezala–, hiriko sarean uztartzea,…

2004

Mexikoko hildakoen eta nahigabeen aldareak

Bilbao 700 – III Milenium Fundazioak antolatuta. Humberto Spíndola, Erando González eta Fernando Figueroa artista mexikarren instalazioa. Heriotzaren irudikapen herrikoia den eta Catrinaren irudia buruan duen Domekako arratsalde bateko loaldia zumardi nagusian Diego Riveraren muralaren benetako tamainako (74 m2) kopiaren albo banatan, hildakoei eta Tlacochahuayako Doloretako Ama Birjinari eskainitako eta gehiegi apaindutako bi aldare daude.

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea