Exposiciones temporales

2008

aPasiónArte. Elorrioko historia eta ondarea, erlijio-objektuen bitartez

Elorrioko Iturri Kultur Etxean antolatua. Elorrioko hainbat tenplutako hogei bat artelan. Horiei esker, harremanetan jartzen ginen herri horretako historiako une azpimarragarrienekin.

2007

Munduko Jaiotzak (III)

2007

Leioako San Bartolome parrokia-gune berria. Ideia-lehiaketa

Azken urteotan, Leioako Basaez auzoa azkar hazi da eta auzotarrek eliza berria eskatu dute. Eskaera horri erantzuteko, Bilboko Gotzaindegiak egitasmo-lehiaketa mugatua egin zuen. Erakusketa honetan ikusi ahal izan zen arkitektoek zer-nolako ikuspuntuetatik heltzen dioten eliza bat diseinatzeko erronkari, berriki garatutako auzo batean, auzo gazte batean.

2006

Munduko Jaiotzak (II)

Gure gai gogokoenetariko batekin jarraitzen dugu. Hamar urte baino gehiagoz, geure erakusketa aldatzen joan gara, honako hauen bildumei esker: Pueblos Hermanos GKE, Santxotena museoa, López Güarch familia, Luis Frechilla, Rodrigo Calvo anaiak, Rosa Mª Mazón…

2006

Urregile eta zilargileak. Eloy Garcíaren tailerra

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ondarearen Zerbitzuarekin batera antolatua. Eloy García zilargilearen jardunaren bidez, artisautzaren eta artearen erdibidean dagoen lanbide honen teknikak azaldu ziren, era didaktikoan. Era berean, urregintzak Bizkaian izan duen bilakaera aztertu zen: erromaniko berantiarreko piezak eta Durrio edo Larrea bezalako gaur egungo eskultoreenak.

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea