
Eleiz Museoak bisita gidatuak egiten ditu, bere erakusketa eta ondare bizkaitarreko beste artelan batzuk erakusteko, batez ere Museoaren ingurukoak, hau da, Bilboko Alde Zaharrekoak.
Bisita gidatu hauek denentzat dira, kasu bakoitzean taldearen berezitasunari (eskola-umeak, adimen urrikoak, hirugarren adina,…) moldatzen zaizkiolako.
Astelehenetik ostiralera egiten dira, goizez (9,30-13,30) eta arratsaldez (16,00-19,00).
Euskeraz ala gaztelaniaz egin daitezke.
Talde bakoitzak (gehienez 20 lagun) 30 € ordaindu behar ditu.