ELEIZ MUSEOA. BIZKAIA - Museo Diocesano de Arte Sacro
Udako tailerrak

Eleiz Museoak udako tailerrak jarri ditu martxan, aldi honetan neskato eta mutikoak hartzeko.

Ekimen honen helburuak, tailer didaktiko guztien helburu berak dira: haur eta gazteei artea era dibertigarrian ezagutzeko aukera eman. Baina, aldi berean, aukera bat eskaintzen zaie beren seme-alaben udaldiko aisia nola bete ez dakiten gurasoei.

Tailer hauek 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzat dira. Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera, 9,30etatik 13,30ra, jolastu eta ikasteko aukera dute, asteko egun bakoitzeko bi tailerren bidez.

Partehartzaile bakoitzak egunean 2 € ordaindu behar ditu.

Udako tailerrek Euskaltel, Ram eta Eroski-Bilbondo etxeen diru-laguntza jaso dute.

Tailerren erreserba > Tailerretako baten erreserba egin nahi izan ezkero, 944 320 125 telefonora deitu.
Logotipos sponsor