Oinarrizko helburu bereziak:
- Hastapenak Hiribilduko hirigintzan.
- Hirigune historikoko gune zibil eta erlijioso nagusiak bisitatu.
Bisita gidatua egiten da Bilboko Alde Zaharrean zehar, elementu eta eraikin nabarmen batzuk ikusiz. Ibilbidea amaitu ondoren, Museoan, neska-mutikoek Alde Zaharreko 1800. urte inguruko hainbat leku irudikatzen dituzten laminak koloreztatuko dituzte.
* Paseo hau egiterik ez bada (eguraldi txarra edo beste arrazoiren bat dala-ta), besteren bat egingo da, esate baterako, ‘Ongi pasa Museoan’ edo ‘Ibilbide artistikoak’.