ELEIZ MUSEOA. BIZKAIA - Museo Diocesano de Arte Sacro
Tailer didaktikoak

DBHkoentzat (12-16 urte).

Oinarrizko helburu bereziak:

  • Zilargintza eta urregintzaren artea ezagutzera eman.
  • Zilarrezko artelan bat sortzeko prozesu eta teknikak ezagutzera eman.
  • Historian zehar, zilarrezko piezen tipologia eta motibo edergarrien bilakaera antzeman.
  • Artearen historiaren azterketaren ikuspuntu berria jadetsi: arte aplikatuek eskaintzen dutena.

Bere adierazgarritasun eta balio artistikoagatik edo bere tipologia eta erabilgarritasunagatik aukeratutako zilarrezko artelanen bidez, zilargintzaren ikuspuntu orokorra eskaintzen da, une historiko bakoitzeko berezitasunak, teknikak, tresnak, lan prozesuak… azalduz.

Bisitaren ostean, ikasleek zilargile baten lanaren inguruko bideo labur bat (5 minutu) ikusiko dute.

Azkenik, ikasleak tailerrera doaz, metala nola lantzen den esperimentatzeko. Eztainuzko plantxak erabiltzen dira eta horiekin artelana egiten saiatzen dira. Beharrezko tresneria dute plantxan beranez lantzeko, grabatzeko eta zizelkatzeko, eta baita metalaren gainean kopia ditzaketen motibo apaingarri desberdinak ere.

Tailerren erreserba > Tailerretako baten erreserba egin nahi izan ezkero, 944 320 125 telefonora deitu.
Logotipos sponsor