ELEIZ MUSEOA. BIZKAIA - Museo Diocesano de Arte Sacro
Tailer didaktikoak

Abenduan bakarrik.

Lehen Hezkuntzakoentzat (6-12 urte).

Oinarrizko helburu bereziak:

  • Gai bera, denboraren buruan, era batera edo bestera irudika daitekeela ikustarazi ikasleei.
  • Batez ere eskola-ume etorkinei dagokienez, beraientzat ezezagunak diren kontakizunak aurkeztu eta Eguberri jaien jatorria ezagutzera eman.

Aretoetan zehar egindako bisita gidatuan, Eguberri zikloari zuzenean lotutako artelan batzuez hitz egiten zaie ikasleei. Zehazki, Deikundearen, Ikustaldiaren, artzainen Adorazioaren eta Epifaniaren pasarteak jasotzen dituzten aldi eta estilo desberdinetako margo eta eskulturak ikusten dituzte. Erraz-erraz, artelan bakoitzaren ezaugarri formalak azaltzen zaizkie eta historia kontatu –askotan nahiko ezezaguna da neska-mutikoentzat.

Ondoren, ikasleek tailerrean parte hartzen dute: plantilak erabiliz, ikusi dituzten pasarte desberdinetako pertsonaiak kopiatuko dituzte. Azkenik, pasarteak eszenatokian antolatu eta neska-mutikoek istorioa kontatuko dute berriz ere.

Tailerren erreserba > Tailerretako baten erreserba egin nahi izan ezkero, 944 320 125 telefonora deitu.
Logotipos sponsor