ELEIZ MUSEOA. BIZKAIA - Museo Diocesano de Arte Sacro
Tailer didaktikoak

Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko eta DBHko neska-mutikoentzat (10-16 urte).

Oinarrizko helburu bereziak:

  • Molde artistiko desberdinen (musika, margoa, eskultura,…) arteko paralelismoa ezagutzera eman, aro eta estilo bakoitzaren barnean.
  • Une desberdinetako musika lanen funtsezko ezaugarriak erakutsi.
  • Musika-tresna desberdinak beren itxura fisiko eta soinuagatik ezagutzen ikasi.

Bisitan, musika-tresnak irudikatuta dituzten edo, era batera edo bestera, musikarekin lotuta dauden Museoko eta beste eliza bizkaitar batzuetako (hauek argazkietan) artelan batzuk ikusten dira.

Bisita kronologikoa da: erdi aroko mendeetatik neoklasikoraino. Aldi bakoitzeko artelanak ikusten dira, garai horretako musikaren ezaugarri nagusien inguruko azalpenak ematen dira, etapa horretako musika-tresnarik esanguratsuenak aipatzen dira eta musika lanen zati batzuk entzuten dira.

Bisita bukatu ondoren, taldea handia talde txikitan banatzen da, mahai-jokoan lehiatzeko: trivialean. Joko honen bidez, tresnak (izena, aroa, zein lanetan ikusi duten,…), soinuak (tresna, aro edo estiloa…), pasarteak (zein musika, aro… dagokion)… identifikatuko dituzte ordenagailuaren pantailan azalduko diren grabazio eta irudien (argazkiak, pelikulen zatiak,…) bidez.

Tailerren erreserba > Tailerretako baten erreserba egin nahi izan ezkero, 944 320 125 telefonora deitu.
Logotipos sponsor