
Hasteko, artelan jakin batzuetan egiten da geldialdia, eskola-umeek irudikatutako animaliak aurki ditzaten: lehoiak, txakurrak, bildotsak, txerriak, oilarrak, zezen eta behiak, zaldi eta astoak, usoak, pelikanoak, sugeak, dragoiak eta, gutxi-asko, animalia itxura duten deabru ugari.
Kasu bakoitzean, monitoreak presentzia horren esanahia eta zergatia azalduko du; normalean animalia horren balio mitologiko eta sinbolikoengatik izaten da. Honela, artelanak aldi bakoitzeko gizarte alderdiekin eta pentsamoldearekin lotzeko aukera ematen da.
Ondoren, taldeak tailerrean parte hartuko du: taldekide guztien artean animalia fantastiko bat “sortuko” dute, collage erara, ikasle bakoitzak egindako zati desberdinez osaturik.