ELEIZ MUSEOA. BIZKAIA - Museo Diocesano de Arte Sacro
Komentuko gozokiak
Komentuko gozokiak

Urtero, maiatzaren erdi aldera, Museoak hiru egun (ostiraletik igandera) eskaintzen dizkie komentuei.

Egunotan, klaustroa komentuetan egindako produktuen azoka bihurtzen da; guzti hauek eskaintzen dira: ukenduak, zeramika, ehunak, egoskariak, ardo eta likoreak, gaztak, marmeladak… eta, jakina, protagonista nagusiak diren gozokiak.

Espainiako leku guztietako monasterioek parte hartzen dute; 2007ko ekitaldian, esate baterako, probintzia hauek zeuden ordezkatuta: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Kantabria, Asturias, A Coruña, Burgos, Soria, Segovia, Valladolid, Palentzia, Zamora, Salamanca, Huesca, Bartzelona, Kordoba, Sevilla, Jaen… Eta Chantelle eta Chartreuse tik (Frantzia) ere iritsi ziren produktuak.

Ordezkatutako ordenak ere anitzak dira: klaratarrak, domingotarrak, mesedeetakoak, zistertarrak, jeronimotarrak, bernardotarrak, agustindarrak, konzepzionistak, frantziskotarrak, gurtzaileak, beneditarrak, kartusiarrak…

Azokaren helburua bikoitza da: alde batetik, komentuei diruz laguntzea eta, bestetik, Museoa sustatzea.

Eta helburuok aise betetzen dira, jende asko hurbiltzen delako Museoko klaustrora. 2007an, 15.000 lagun inguruk erantzun zion deialdiari.

Komentuko gozokiak ekitaldiak ondorengo hauen laguntza jaso du: Iberdrola, Euskotran, Ben & Jerry, Euskadiko Kutxa, Eroski-Bilbondo, El Correo, Herri Irratia, Cadena COPE eta Onda Cero.

Logotipos sponsor