
Bisita orokorra proposatzen da, baina guztiz dinamikoa, gymkhana erara. Ibilbidearen hasieran, eskola-umeen talde bakoitzari liburuxka bat emango zaio; bertan, pertsonaia batek aro historiko desberdinez eta horietako bakoitzeko arteaz hitz egiten die eta, gainera, Museoko aretoetan zehar ibiliz ebatzi behar dituzten auziak aurkezten dizkie.
Horrela, ikasleek artelan edo detaile jakin batzuk bilatuko dituzte Museoan, emaitzak idatziz edo batzuetan, beren koadernoan erdi erreproduzituta duten artelana eranskailuez berriz osatuz.
Liburuxka bete ondoren, taldeak batera jarriko ditu emaitzak, bere erantzunak konparatuz.