
Aretoetan, pertsonaia beraren (Jesukristo, Amabirjina, San Migel,…) irudi desberdinak ikusten dira, aro eta estilo bakoitzak irudikatzeko dituen molde desberdinak nabarmenduz. Era berean, pertsonaia hauen biografia eta estilo batzuen eta besteen arteko aldeak ikasleei aurkeztu.
Fase hau bukatzeaz batera, tailerrean, eskola-umeek talde lana egingo dute: marrazkia edo collagea, aurretik aretoetan ikusi duten pertsonaiaren bizitzako pasarteetako baten tira komikoa edo hainbat marrazki. Lan hauek egin ondoren, talde bakoitzak irudikatu duen/dituen pasartea/ak azalduko die/dizkie gainerako guztiei, era antzeztuan edo “itsu erromantze” erara.