
Flandesko ondarea. Gotiko berantiarreko eskultura Bizkaian

Erdi Aroko azken urteetan benetako iraultza artistikoa izan zen gure lurraldean. Eliza gehienak berreraiki ziren, eta berehala jantzi ziren Flandestik inportatutako edo Penintsulako gune artistikoetatik ekarritako edo hementxe landutako erretaula eta eskulturekin.
Erretaula batzuekin batera, 200 eskultura inguru gordetzen dira, kalitate handiko artelanak zein apalagoak, herrikoiagoak. Orain arte egin gabe zegoen multzo honen azterketaren bidez familiak eta kideak zehazten dira eta baita artelan inportatuak eta bertakoak bereizten. Horrela, gotiko berantiarreko eskultura bizkaitarraren kalitatearen maila orokorra zehatz daiteke testuinguru europarrean.