ELEIZ MUSEOA. BIZKAIA - Museo Diocesano de Arte Sacro
Tailer didaktikoak

Eleiz Museoak antolatzen dituen tailer didaktikoen bidez, haur eta gazteengana eraman nahi da artea. Txikienei dagokienez, aurretik bisitatu ez duten esparru bat ezagutuko dute eta lehenengo harremana jolas-jardueren bidez izango denez, positiboa izango da. Nagusiagoen kasuan, kontua zailagoa da, normalean aurreiritzi batekin joaten direlako Museora: leku aspergarria dela pentsatuta. Beraz, erakunde hauek leku entretenigarri eta aktibo bihur daitezkeela ikustarazi behar diegu.

Irakasleek “kartara” aukera dezakete une bakoitzean gehien interesatzen zaien tailerra. Honela, Museora egin nahi dituzten bisitak beren egitarau eta beharren arabera programa ditzakete, beste egutegiren baten menpe egon gabe.

Kasu guztietan, bisita labur eta hautatuak egiten dira Museoko aretoetan eta ikasleek pieza zehatz batzuei buruzko azalpena jasotzen dute. Ondoren “tailerreko” jarduera izaten da, ikusi izan dituzten artelanen inguruan.

Sei eta hamasei urte bitarteko (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) eskola-umeentzat dira.
Asteartetik ostiralera eta goizez (10,30-13-30) egiten dira.
Museoko bertako monitoreen laguntzaz egiten dira.
Gaztelaniaz ala euskeraz egin daitezke.
Ikastetxeek ez dute ezer ordaindu behar tailerretan parte hartzeagatik.

Tailer didaktikoek diru laguntzak jaso izan dituzte Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Caja Madrid delakoaren eskutik.

Tailerren erreserba > Tailerretako baten erreserba egin nahi izan ezkero, 944 320 125 telefonora deitu.
Logotipos sponsor