Eraikina

edificio21499an Maria Ortíz de Madariagak kongregazio erlijioso bat sortu zuen, eta horren egoitza Bilboko Alde Zaharreko etxe batean kokatu zen. Baina 1513an, kongregazioan 29 moja zeudenean, Atxuriko errebalean eraikin berria jasotzea erabaki zuten. Gizakundearen komentu domingotarra sortu zen.

Moja domingotarrek 1976an utzi zuten komentua. Handik aurrera, arin hondatu zen eta eraikina guztiz suntsitzeko arrisku nabarmena egon zen. Zorionez, 1991n, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Elizbarrutiak hitzarmena sinatu zuten eta horrek balio izan zuen egitasmoari behin betiko bultzada emateko, eraikina zaharberritzeko eta berau EM bihurtzeko.

Eraikina zaharberritzeko eta atontzeko lanak handiak izan ziren. Komentu zaharraren kutsu historikoari eutsi zitzaion, eta modu nabarmenagoan esku hartu behar izan zen eremuetan, antzinatearekiko loturari eusteko moduko lengoaia erabili zen, emaitza, orotara, harmoniatsua izan zedin, eta gaur egun eraikinak duen funtzioa betetzeko giro aproposa lor zezan, alegia, giro baketsua eta lasaia.

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea