Komentuko gozokiak

dulces-convento-72004az geroztik, maiatzeko azken asteburua komentuei eskaintzen zaie.

Hiru egunetako tarte horretan –ostiraletik igandera– klaustroa azoka bihurtzen da, eta komentuetan egindako produktuak saltzen dira: ukenduak, zeramika, ehunak, egoskariak, ardo eta likoreak, gaztak, marmeladak, liburuak eta musika… eta, jakina, gozokiak, protagonista nagusiak.

Azken edizioan, hamaikagarrenean, 47 komentutako produktuak izan genituen, penintsula osokoak: Euskadi, Nafarroa, Andaluzia, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon –ugarienak, 17rekin–, Katalunia, Extremadura, Galizia eta Errioxa. Horiez gain, Frantziako beste bi ere izan ziren.

dulces-convento-5Ordezkatutako ordenak ere anitzak dira: klaratarrak, domingotarrak, mesedeetakoak, zistertarrak, jeronimotarrak, bernardotarrak, agustindarrak, konzepzionistak, frantziskotarrak, gurtzaileak, beneditarrak, kartusiarrak…

Azokak bi helburu ditu: alde batetik, komentuak diruz laguntzea eta, bestetik, Museoa sustatzea.

Eta helburuok aise betetzen dira, jende asko etortzen delako, produktu gustagarri hauek erosteko prest. Hiru egun horietan zehar, urtero, 10.000 lagun inguru etortzen dira Museora, produktu bikain horiek dastatzeko prest.

Azken edizioetan, Komentuko gozokiak ekimenak honako hauen babesa jaso du: Kutxabank, El Correo, Radio Popular, Krunch eta Café Fortaleza.

2015ean, Komentuko gozokiak ekimena maiatzaren 15etik 17ra egingo da. Zuen zain gaude!

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea