Gasteizko Jesús Guridi musika-eskolako klabezin-ikasleen kontzertua

KONICA MINOLTA DIGITAL CAMERAMusika-eskola arabarreko hemezortzi ikaslek, 8 eta 16 urte bitartekoek, zenbait pieza jo zituzten Museoko klabezinarekin: musika-tresna aparta da, Salvador Bofill luthier bartzelonar ospetsuak 1743an egindakoa. “Biolin-jotzaile batek Stradivarius bat erabiltzea bezalakoa da hauxe”, esaten ziguten.