Bilduma

pieza13grEMk 2.300 piezatik gorako bilduma du, eta horietako 500 inguru daude erakusketan. Kopuru horiek gora egiten dute etengabe, dohaintza eta gordailu berriei esker. XII. eta XX. mendeen artekoak dira lanak, eta guzti-guztiak datoz Bizkaiko tenpluetatik: eliza, ermita eta komentuetatik, alegia. Horietako asko artista bizkaitarrek eginak dira, Bizkaian. Beste batzuk kanpotik iritsi ziren, baina preseski gure lurralderako pentsatuak izan ziren. Ez da arte ederren museo bat, ezpada Bizkaiko artearen museo bat. Bizkaitarren hainbat belaunaldik ikusi dituzte obrak, eta obra horiek aztarnak ematen dizkigute aspaldiko herritarrak ezagutzeko. Artelanak dira, eta, aldi berean, dokumentu historikoak.

Erakusketa hiru ataletan banatzen da: eskultura-margoa, urregintza eta apaindurak (jantziak). Multzo horietako bakoitzean, piezak irizpide kronologiko-estilistikoaren arabera daude antolatuta.

Artelan hauen kalitatea guztiz aipagarria da. Urregintzari eskainitako aretoan bilduma ikusgarri bat dago. Beste gela batean, hamahiru alabastro gotiko ingeles ikus daitezke, Espainia osoan ikusgai dagoen bildumarik ugariena. Harantzago, Kristoren bizitzari buruzko hamabost margolan daude, barrokoko margolaririk garrantzitsuenetakoa izan zen Luca Giordano napolitarraren tailerrean egindakoak. Ondoan dago Salvador Bofill luthier bartzelonarraren klabezina, mundu guztiko musikariak erakarri dituena EMra. Halaber, EMko beste geletan honako hauen lanak topa ditzakegu: Beaugrant, Salvador Carmona, Carnicero, Paret, Asorey, López Villaseñor, Larrea…

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea