Ordubeteko bidea Santiagora
Donejakue Bideko kostaldeko ibilbidean Bilbo zen geldialdietako bat, eta hiribilduak apostoluari eskaini zion bertako tenplu nagusia.
Eliza sute batek suntsitu zuen 1347. urtean, eta eraikin gotiko berria altxatu zen (zenbait altueratako hiru nabe, triforioa, beirateak, girola). Sakristia eta klaustro dotorea ere badaude. Ate ikusgarriak, kanpoaldean, tenpluaren pisuari eusten laguntzen du, lur desegonkorraren gainean eraiki zen eta. Azkenik, atari nagusiarekin amaituko dugu. XIX. mendearen amaieran egin zen, balizko gotiko original bat berriro gogoratzeko asmotan.
Bisita gidatuentzako informazioa: Bilboko Katedrala