Lege oharra

Web gunearen titularitatea

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko asmoz, jakinarazi egiten da web gune honen titularra Bilboko Eleiz Museoa dela, Gizakunde Plaza 9B, 48006 Bilbao. Harremanetan jartzeko, 944 320 125 telefonora deitu edo eleizmuseoa@eleizmuseoa.com helbidera posta elektronikoa bidali besterik ez dago.

Norberaren datuak babesteko politika

Web gune honek norberaren datuak babesteko politikari buruzko informazioa eskaintzen die erabiltzaileei, eskatzen dizkieten datuak eman nahi dituzten ala ez askatasunez eta borondatez erabaki dezaten.

Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapenerako arautegian xedatutakoaren arabera, erabiltzaileei jakinarazten zaie web orri honen bitartez edozein zerbitzuren kontsulta, eskaera edo kontrataziorako bildutako zure izaera pertsonaleko datuak automatikoki tratatuko direla gure fitxategietan eta hirugarrenei lagako ez zaiela. Gainera, eskabideari kudeaketak egiteko baino ez dira erabiliko.

Hori guztiori dela-eta, Bilboko Eleiz Museoa fitxategi horien arduraduna izango da, eta erabiltzaileek une oro erabili ahal izango dituzte datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eleizmuseoa@eleizmuseoa.com helbidera posta elektronikoa bidali besterik ez dute.

Era berean, Bilboko Eleiz Museoak sekretupean gordeko ditu norberaren datuak.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko

Web orri honetan azaltzen diren irudiak norberaren datuak babesteko indarreko legeriaren babespean daude. Beraz, bistaratu baino ez dira egingo, eta ez dira inprimatuko, eskualdatuko, erregistratuko eta tratatuko, irudi horietan agertzen diren pertsonen edo euren gurasoen edo tutoreen baimena eduki gabe.

Bestetik, harremanetarako datuak erabili ahal izango dira, titularrekin euren lan-jardueraren inguruko harremana ezarri nahi izanez gero.

Ezarri beharreko legeria eta jurisdikzioa

Oro har, Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren arabera emango dira web honetan zehaztutako zerbitzuak.

Jabetza intelektual eta industriala

Web gune honen eta bertan azaldutako osagaien jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak Bilboko Eleiz Museoaren titularitatepekoak dira, berariaz aurkakoa adierazten ez bada. Nahiz eta web gunean sartu edo web gunea erabili, erabiltzaileek ez dute inolaz ere izango bertan adierazitako edukien gaineko inolako jabetza-eskubiderik.

Ez dago web gunean azaldutako edukiak aldatzerik, kopiatzerik, erreproduzitzerik, jaisterik, eskualdatzerik, banatzerik edo aldatzerik, Bilboko Eleiz Museoaren baimenik eduki ezean. Nolanahi ere, badago web gune honetako zenbait eduki erabiltzailearen terminalera jaisterik, betiere erabilera pribaturako badira eta inolako merkataritza-helbururik ez badute.

Erantzukizunaren zedarripena eta erabilera-baldintzak

Erabiltzaileek arduraz, zuzentasunez eta zuzenbidearen arabera erabili beharko dituzte web orriko edukiak. Bilboko Eleiz Museoak ez du inolako erantzukizunik izango, web orri honetako edukiak txarto erabiltzen badira. Beraz, edukiak eskuratu edo erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizuna baino ez da izango.

Bilboko Eleiz Museoak Interneteko beste helbide batzuetarako joateko aukera eskaintzen du esteken bidez. Hala ere, ez du web gune horietako edukien gaineko inolako erantzukizunik izango.

Bilboko Eleiz Museoak esteka horietatik bidalitako informazioa edo jarduera legez kanpokoa dela, delitua eratu dezakeela edo hirugarrenen ondasun edo eskubideen kalterakoa izan daitekeela eta kalte-ordainak eragin ditzakeela badaki, behar den moduan jokatuko du, esteka hori ahalik eta lasterren kentzeko edo ezeztatzeko.

Bilboko Eleiz Museoak ez du web guneko erabiltzaileen sistemetan gertatutako kalte-galeren gaineko inolako erantzukizunik izango, ezin duelako bermatu bertako edukietan birusik edo beste elementu kaltegarririk ez dagoenik.

Bilboko Eleiz Museoak ez du bermatzen web orrian sartzean edo edukia ikustean errorerik egongo ez denik eta edukia behar bezala eguneratuta dagoenik. Dena dela, behar besteko ahalegina egingo du halakorik ez gertatzeko eta, hala badagokio, ahalik eta lasterren zuzentzeko edo eguneratzeko.

Aldaketa

Bilboko Eleiz Museoak eskubide guztiak ditu, web gune honetan ezarri beharreko terminoak eta baldintzak aldatzeko, mugatzeko edo ezeztatzeko. Aldaketarik eginez gero, testu berria gune honetan bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileek unean-unean indarrean dauden baldintzen berri eduki ahal izango dute. Edonola ere, erabiltzaileekin ezarritako harremanetan, web gunean sartzean aurreikusitako arauak hartuko dira kontuan.

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea