Andra Maria Magdalena (Nocedal (Ortuella))

Ermita indianoa, Meatzaldearen bihotzean.

Kronologia: XIX. mendea (1803)
Estiloa: Neoklasizismoa
Udala: Ortuella
Auzoa: Nocedal
Koordenatuak: 43.318403,-3.061463

Ermita guztiak
DEITURA

Oso antzina da Andra Maria Magdalenarekiko kultua; izan ere, betidanik beneratu ditu elizak Jesusengandik gertu egon zirenak. Andra Maria Magdalenaren izenpean, ebanjelioak aipatzen dituzten hiru pertsonaia hauek nahastu ohi dira: Maria Betaniakoa, Lazaroren arreba, bere hitzei adi egoteagatik Jesusek goretsi zuena, Martak –Mariaren ahizpak– etxeko lanak egiteari ekiten zion artean; gurutzean hil baino egun batzuk aurrerago adatsarekin Jesusen oinak garbitu eta xukatu zituen emakume bekataria; eta Magdala herrixkako Maria, Andra Maria Magdalena bera, ermitako patroia.

Ebanjelioaren arabera, predikatu bitartean Jesus lagundu zioten emakumeen buru izan zen Maria Magdalena. Ebanjelari bik diotenez, Jesusek zazpi deabru aterarazi zituen Magdalenaren gorputzetik; usadioak sexu-bekatutzat hartu ditu deabru horiek eta, ondorioz, Magdalena prostitutatzat jo ohi dute. Hala ere, ideia hori Batikanoko II. Kontziliotik aurrera baztertu du eliza katolikoak. Ebanjelioko beste pasarte batzuen arabera, Magdalena Kalbario mendian egon zen, Ama Birjinaren alboan, Kristoren pasioan; era berean, Magdalenari agertu zitzaion Jesus lehenengo aldiz berpiztu ondoren.

OHITURA ETA ERRITUAK

Andra Maria Magdalenaren jaia uztailaren 22an ospatzen da.

ERAIKINA

Ortuellako auzo batean dago ermita, Meatzaldean. Auzoko etxebizitzekin eta antzinako eskolarekin osatzen du multzo txiki bat. Ermitari buruzko aipamen batzuk daude XVII. mendearen hasieran; hala ere, egungo eraikina 1803koa da. Nocedal auzoan jaio eta Hegoamerikara joandako Carreras lau anaiek ordaindu zuten eraikuntza. 1805. urtean hasi zen kultua ematen eta 1810ean kanpai-horma egin zuten.

Harlangaitz-hormetako eraikina da, nabe bakarra eta alboko kapera bi dauzkana. Ganga trenkatuak ditu nabean eta oskol-formakoa absidean. Ermitaren barruan, oinaldean, zurezko koru garaia dago. Eraikinak ate bi ditu: erdi-arkukoa, oinaldean, eta ateburuduna, ezkerreko horman. Kanpoaldean, zurezko ataria dago, harrizko horma txiki bat daukana, eliztarrak euriaren aurka babesteko. Atari horretan, atearen eskumako aldean, Otaduy eskultoreak egindako plaka bat dago, Ortuella herrikoek Victor Gurtubay (1890-1926) apaizaren omenez eskainia:  “TESTIMONIO DE GRATITUD / HOMENAGE DE CARIÑO / AL SACERDOTE CELOSO / DON VICTOR GURTUBAY / QUE COMO EL BUEN PASTOR / AMANTE VERDADERO DEL PUEBLO DIÓ POR ÉL SU VIDA / EL 12 DE MARZO DE 1926” (Esker oneko adierazgarria / maitasun omenaldia / apaiz arduratsuari / Victor Gurtubay-ri / artzain onen moduan / herriaren benetako maitatzaileraren moduan herriaren alde bizitza eman zuenari / 1926ko martxoaren 12an”).

1810. urtean egin zuten kanpai-horma.
Andra Maria Magdalena
1810. urtean egin zuten kanpai-horma.
Ermitaren oinplanoa.
Andra Maria Magdalena
Ermitaren oinplanoa.
Nabeak ganga trenkatuak dauzka.
Andra Maria Magdalena
Nabeak ganga trenkatuak dauzka.
Absideak oskol-formako ganga dauka.
Andra Maria Magdalena
Absideak oskol-formako ganga dauka.
Ermitaren oinaldean erdi-arkuko atea dago.
Andra Maria Magdalena
Ermitaren oinaldean erdi-arkuko atea dago.
Egurrezko ataria, eliztarrak euriaren aurka babesteko.
Andra Maria Magdalena
Egurrezko ataria, eliztarrak euriaren aurka babesteko.
Otaduy eskultoreak egindako plaka, Victor Gurtubay apaizaren omenez.
Andra Maria Magdalena
Otaduy eskultoreak egindako plaka, Victor Gurtubay apaizaren omenez.
HORNIDURA

Absidean eta alboko kaperetan hiru erretaula neoklasiko daude, harrizkoak eta xumeak, kapitel konposatuko zutabeak dauzkatenak. Erretaula nagusiaren buru Andra Maria Magdalenaren irudia dago: adats luze eta soltea dauka eta zerriazko soinekoa janzten du, horrela jantzi baitzuen penitentzia egin zuenean; ezkerreko eskuan gurutzea darama eta buru-hezurra eskumakoan. Eskultura barrokoa da, 1709an Juan Antonio del Mazok egindakoa. Alboko erretauletan irudi bi daude: San Josef, batean, eta Sorkundez Garbia, bestean.

Ama Birjina eta Haurraren koadroa ere badago, XVIII. mendearen hasierakoa, marko rokoko nabarmenarekin.

Sakristian, ur-txarroa dago.

Erretaula nagusiaren buru Andra Maria Magdalenaren irudia dago.
Andra Maria Magdalena
Erretaula nagusiaren buru Andra Maria Magdalenaren irudia dago.
Andra Maria Magdalena, ermitako patroia (irudi barrokoa)
Andra Maria Magdalena
Andra Maria Magdalena, ermitako patroia (irudi barrokoa)
Alboko erretaula San Josefen izenpeko dago
Andra Maria Magdalena
Alboko erretaula San Josefen izenpeko dago
Alboko erretaula Sortzez Garbiaren izenpeko dago
Andra Maria Magdalena
Alboko erretaula Sortzez Garbiaren izenpeko dago
Pintura con la imagen de la Virgen con el Niño con un interesante marco rococó
Andra Maria Magdalena
Pintura con la imagen de la Virgen con el Niño con un interesante marco rococó
Sakristiako harrizko ur-txarroa
Andra Maria Magdalena
Sakristiako harrizko ur-txarroa