Santa Ana (Bolunburu (Zalla))

Maiorazkoa, burdina eta ehoketa.

Kronologia: XVII. mendea
Estiloa: Barrokoa
Udala: Zalla
Auzoa: Bolunburu
Koordenatuak: 43.199068,-3.154387

Ermita guztiak
DEITURA

Usadioaren arabera, Andra Mariaren ama da Ana eta, beraz, Jesusen amama. Kondairak dioenez, Joakimen emaztea zen eta ez zuten seme-alabarik; edadetuak zirenez, ez zeukaten gurasoak izateko itxaropenik. Hala eta guztiz ere, eta Jainkoaren esku-hartzeari esker,  Ana haurdun gelditu eta neskatoaz erdi zen; Jesusen ama izango zen neskato hori. Hori dela eta, atsoaren itxuraz irudikatu ohi dute Ana, bere alaba Mariak eta, sarritan, bere iloba Jesusek lagunduta.

Emakume langileen, meatzarien eta erdiberrien patroia da.

OHITURA ETA ERRITUAK

Santa Anaren egunean, uztailak 26, meza ematen zer; ostera, erromeria handia egiten zen ermitaren ondoan; gaur egun, ordea, ez da erlijio-erritorik ezta erromeriarik ere egiten, kontserbazio txarragatik ermita itxita baitago.

ERAIKINA

Bolunburu dorretxeko jaun-andereek, Iñigo Hurtado Salcedo eta Ana Maria Murga senar-emazteek, fundatu zuten ermita 1610ean. Santa Ana izenpeko jarri zuten, Ana Maria Murgaren omenez. Cadagua ibaiaren ondoan, Bolunburu (Murga leinuaren adarra) leinuaren lurretan eraiki zuten, gaur egun parke publikoa den tokian. Ermitaz gain, XV. mendeko Bolunburu dorreak eta errota eta burdinola baten aztarnek (hormen eta azpiegitura hidraulikoaren zatiak) gune ederra osatzen dute.

Harlangaitz-hormetako eraikin xumea da, zurezko ataria eta erdi-arkuko atea dituena. Ermitaren gainean kanpai-horma dago, gurutzeak eta zizelkatutako lore batek apainduta. Bi isurkiko estalpea dauka eta barruko zoruak terrakota zolaketa dauka. Aldarearen atzean dagoen hormak nabea eta sakristia bereizten ditu; sakristiara sartzeko ate bi daude, aldarearen alboetan.

Bolunburu dorretxeko jaun-andereak ziren ermitako jabeak.
Santa Ana
Bolunburu dorretxeko jaun-andereak ziren ermitako jabeak.
Errota eta burdinola baten aztarnak gelditzen dira Bolunburun.
Santa Ana
Errota eta burdinola baten aztarnak gelditzen dira Bolunburun.
Erdi arkuko atea.
Santa Ana
Erdi arkuko atea.
Gurutzeak eta zizelkatutako lore batek apaindutako kanpai-horma
Santa Ana
Gurutzeak eta zizelkatutako lore batek apaindutako kanpai-horma
HORNIDURA

Ermitaren hornidura osoa galdu da, aldare buru dagoen Kristo gurutziltzatuaren irudi barrokoa izan ezik.

Aldare buru dagoen Kristo gurutziltzatuaren irudi barrokoa
Santa Ana
Aldare buru dagoen Kristo gurutziltzatuaren irudi barrokoa