Done Petri eta Done Paulo Apostoluak (Ibarruri (Muxika))

Arte-sorta ederra, Bizkaiko ermitarik bikainenetako baten barruan.

Kronologia:    XII. eta XV. mendeak (1500 aldera)
Estiloa:    Gotikoa
Udala:    Muxika
Auzoa:    Ibarruri
Koordenatuak:    43.242475,-2.678584

Ermita guztiak
DEITURA

Done Petri eta Done Paulo dira ermitako patroiak. Usadioaren arabera, egun berean, ekainak 29, hil zituzten Erroman: Petri, berak eskatuta, buruz behera gurutziltzatu zuten; Paulori, ordea, burua moztu zioten. Beraz, egun horretan ospatzen da bien jaia. Eliza Katolikoaren liturgiak “apostoluen printzeak” izendatzen ditu.

Petri Jesusen begikoen dizipuluetako bat izan zen; lehendabiziko Aita Santua izan zela onartzen du Eliza Katolikoak. Petri apostoluaren irudiak ezaugarri hauek izaten ditu: giltzak, Jaungoikoaren erresumaren ikurra; oilarra, bere ukapenen oroigarria; gurutzea, Erroman 67. urtean gertatutako bere martirioaren ikurra; makila, artzain izatearen ikurra; eta arraina, Jesus Nazaretekoaren aginduaren arabera “giza-arrantzale” izatearen sinboloa.

Pauloaren irudiak, bestalde, liburu bat izaten du, lehenetariko kristauei idatzi zien epistolen edo gutunen ikurra, Itun Berriak batzen dituenak. Beste batzuetan, ezpata bat daramala irudikatzen dute, burua moztuta martirizatu zutenaren oroigarria.

OHITURA ETA ERRITUAK

Done Petri eta Done Pauloren egunean, ekainak 29, meza eman eta erromeria egiten da Done Petriren ohoretan ermitaren alboan, Sanpedroko landa izeneko tokian. Hurrengo domekan errepikatzen dira meza eta erromeria.

Aste Santuan zehar gurutze-bidea egiten da, Ibarruriko Jasokundearen parrokiatik ermitaraino. Hor, prozesioa egiten da eraikinaren inguruan, ate batetik sartuz eta bestetik ateraz.

ERAIKINA

Bizkaiko ermitarik aipagarrienetakoa da Done Petri eta Done Paulo baseliza. Antza denez, bi momentu ezberdinetan eraiki zuten: burualdea, aldarea dagoen tokia, XIII. mendekoa da; nabea eta aurrealdea, berriz, 1500.urte alderakoak. Oinplano angeluzuzena eta harlanduzko laneko hormak ditu ermitak. Aipagarria da aurrealdean dagoen atea, ojiba-arku gotikokoa; hor, lau figura txiki daude: kanpoko biek musikariak irudikatzen dituzte eta barrukoek ermitako patroiak, Done Paulo, liburua daramalarik, eta Done Petri, giltza daramalarik. Ateko arkiboltak armagizonez dekoratutako kapiteldun zutabe txikien gainean dautzan. Hegoaldeko horman beste ate bat dago, hori ere ojiba-arkukoa; bere ondoan ermitako bataiarria (ermita hau antzinako parrokia izan zela adierazten duena), egun ur bedeinkatutarako ontzi moduan erabiltzen dutena.

Barrualdean, nabeak bi isurkiko teilatu-zurajea du. Aldarearen gainean, kanoi-formako zurezko ganga txiki bat dago. Horrek oholezko hiru erregistro edo lerro ditu, soka-formako apaingarriek banatuta; azpian, triangelu-formako apaingarriak dituzten friso bat dago. Euskal Herrian oso ohikoa da estalpe mota hori, zeru izenekoa. Zeruak zurezko hauts-babesak dira, aldarearen gainean esekiak, kontsakrazioan eukaristia babesteko balio dutenak. Ermitakoa XVI. mendearen bigarren erdikoa omen da; hala ere, geroago berriztatu zuten.

Kanpoaldean, aldarearen aldean, zutabe txikiez apaindatutako leiho ederra dago, oso ondo landua.

Bi momentu ezberdinetan eraikin zuten ermita: burualdea XIII. mendekoa da; nabea eta aurrealdea, berriz, 1500 alderakoak.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Bi momentu ezberdinetan eraikin zuten ermita: burualdea XIII. mendekoa da; nabea eta aurrealdea, berriz, 1500 alderakoak.
Ermitako oinaldean, estilo gotikoko atea.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Ermitako oinaldean, estilo gotikoko atea.
Lau figura txiki daude, aurreko atearen apaingarri.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Lau figura txiki daude, aurreko atearen apaingarri.
Kanpoko bi figurek musikariak irudikatzen dituzte.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Kanpoko bi figurek musikariak irudikatzen dituzte.
Done Paulo, liburua daramalarik.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Done Paulo, liburua daramalarik.
Done Petri, giltza daramalarik.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Done Petri, giltza daramalarik.
Armagizonez dekoratutako ateko kapitelak.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Armagizonez dekoratutako ateko kapitelak.
Ermitako antzinako bataiarria, hegoaldeko ate ondoan dagoena.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Ermitako antzinako bataiarria, hegoaldeko ate ondoan dagoena.
Aldarearen gaineko zerua, Bizkaiko bikainenetako bat.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Aldarearen gaineko zerua, Bizkaiko bikainenetako bat.
Aldarearen aldean, zutabe txikiez apaindatutako leiho ederra dago, oso ondo landua.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Aldarearen aldean, zutabe txikiez apaindatutako leiho ederra dago, oso ondo landua.
HORNIDURA

Ermitaren barruan, Done Petri eta Done Paulo patroien irudi barrokoak daude, XVIII. mendearen erdierakoak. 1987an berriztatu zituzten irudiok. Aldare buru, berriz, Ama Birjinaren irudia dago, oso hondatua, hori ere XVIII. mendekoa.

Aldarearen aurrean, kristautasunaren aurreko estela dago, K. o. I. mendekoa, hiru zirkulu zentrokidek osatzen duten dekorazio geometrikoa daukana.

Done Petriren irudi barrokoa; Done Paulorekin batera, ermitaren patroia da Done Petri.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Done Petriren irudi barrokoa; Done Paulorekin batera, ermitaren patroia da Done Petri.
Done Pauloren irudi barrokoa. Done Petrirekin batera, ermitaren patroia da Done Paulo.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Done Pauloren irudi barrokoa. Done Petrirekin batera, ermitaren patroia da Done Paulo.
Aldare buru Andra Mariaren irudi barrokoa dago, ermitaren patroia bera ez bada ere.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Aldare buru Andra Mariaren irudi barrokoa dago, ermitaren patroia bera ez bada ere.
Aldarearen aurrean, kristautasunaren aurreko estela dago, dekorazio geometrikoa daukana.
Done Petri eta Done Paulo Apostoluak
Aldarearen aurrean, kristautasunaren aurreko estela dago, dekorazio geometrikoa daukana.