Done Petri ad vincula (Zarikete (Zalla))

Espiritu gaiztoei arao eta aurre egiteko toki magikoa.

Kronologia: XVI. mendea
Estiloa: Barrokoa
Udala: Zalla
Auzoa: Zarikete (San Pedro)
Koordenatuak: 43.209375,-3.141334

Ermita guztiak
DEITURA

Petri apostolua gurtzeko era da Done Petri ad vincula edo Done Petri kateatua; izan ere, apostoluaren mirarizko askatzearen oroigarria da. Usadioak dioenez, Petri preso zegoen Erroman, kristaua izateagatik hil-zigorra ezarrita. Ziegan zegoelarik, aingeru batek askatu zizkion kateak eta, kartzelariak lozorroak jota zeudenez, ihes egitea lortu zuen Petrik. Gaur egun, bere ustezko kate horiek Erromako Done Petri ad vincula izeneko elizan gurtzen dira.

OHITURA ETA ERRITUAK

Done Petri kateatuaren egunean, abuztuak 1, meza eman eta erromeria egiten da ermitako jaia ospatzeko. Oso jai jendetsua izaten da; izan ere, Zariketeko Done Petri edo San Pedruko santu gurtua da Enkarterrialdean, ermita dagoen eskualdean, bai eta Bizkaia osoan ere.

Herri-usadioak dioenez, espiritu gaiztoaren, begizkoaren, aztikeriaren, deabrutzearen eta gaixotasunen aurkako bitartekoa da. Ohikoa zen haurrak ermitaraino ekartzea espíritu gaiztoengandik libratzeko. Horretarako erritu propioak egiten zituzten: estaterako, ermitaren inguruan bueltak ematea, ate batetik sartuz eta beste batetik ateraz, espirituak uxatzeko gatza jaurtitzen zuten bitartean. Izan ere, 1963an Jose Maria Mertin Retanak idatzi zuenez “haiek, haien senideek edo haien abereek ere pairatzen duten begizkoa sendatzearren Done Petri ermitara oraindik datozen superstizioso askok bide batetik etorri eta beste batetik joaten dira; espiritu gaiztoek euren baitan berriro ez sartzeko asmotan. Batzuek gatza –sorginen aurkako pozoi eraginkor askoa– hedatzen dute errepidean zehar”.  Ermitak, halaber, ospe handia eduki du, gorputzetatik (emakumezkoen gorputzetatik, gehien bat) deabruak aterarazteko hor egin ohi ziren araoak direla eta.

Gaur egun ere, gurasoek santuaren aurrean ekartzen dituzte haurrak, berba egiten ikastearren eta Done Petriren bedeinkapena jasotzearren.

ERAIKINA

Salcedon edo Cadagua haranean dago ermita, ibaiaren parean doan errege-bidetik hurbil. 1556. urtean fundatu zutela aipatu da sarritan, baina ermitako oinaldean dagoen atea 1500goa omen da, eta 1991ean egindako arkeologia-indusketek oinplano karratuko absidea utzi zuten agerian ermitaren barruan. Erdi Arokoa da abside hori, XI. edo XII. mendekoa, ziur asko.

Ermitak oinplano angeluzuzena, bi isurkiko estalpea eta harlangaitz-hormak dauzka. Ermitaren oinaldean ojiba-arku arineko atea dago eta, horren gainean, kanpai-horma. Hegoaldeko fatxadan beste ate bat dago, arku apaldukoa.

Nabarmentzekoa da ermitaren barruko zurezko estalpea: zurezko zertxak dauzka, zutiko garaien gainean dautzanak. Alde batzuetan margolanek estaltzen dituzte hormak, harlanduak imitatuz, pareten lautasunik eza ezkutatzekotan. Oinaldean, zurezko korua dago.
Ermitaren ondoan sakristau-etxea eta iturria daude; bai eta 1912an landatutako Gernikako arbolaren muskila ere.

Done Petri ad vincula
Done Petri ad vincula
Done Petri ad vincula
Hegoaldeko fatxadan arku apalduko atea dago.
Done Petri ad vincula
Hegoaldeko fatxadan arku apalduko atea dago.
Egurrezko zutikoen gainean datza estalpea
Done Petri ad vincula
Egurrezko zutikoen gainean datza estalpea
Ermitaren barruan, alde batzuetan, margolanek estaltzen dituzte hormak, harlanduak imitatuz.
Done Petri ad vincula
Ermitaren barruan, alde batzuetan, margolanek estaltzen dituzte hormak, harlanduak imitatuz.
Ermitaren ondoan sakristau-etxea dago
Done Petri ad vincula
Ermitaren ondoan sakristau-etxea dago
Ermitaren ondoan dagoen iturria
Done Petri ad vincula
Ermitaren ondoan dagoen iturria
1912an landatutako Gernikako arbolaren muskila
Done Petri ad vincula
1912an landatutako Gernikako arbolaren muskila
HORNIDURA

Ermitako burualdean hiru erretaula daude. Nagusian, Done Petriren eskultura gotikoa dago, ezkerreko eskuan giltz handi bat daramalarik. Gainerako eskulturak barrokoak dira, XVII. mendearen bigarren erdikoak. Epistolaren aldean, ikuslearen eskumatan, San Gregorio Handia klasizista dago eta ebanjelioarenean, ezkerretan, San Bernabe. Erdian, Done Petriren gainean, Sorkundez Garbiaren irudia. Erretaularen goiko aldean, Kristo gurutziltzatuaren irudia, Jerusalem irudikatzen duen margolan baten aurrean.

Epistolaren aldeko erretaulan (hori ere barrokoa, XVII. mendearen bigarren erdikoa) San Antonio Paduakoa dago, Jesus Haurra besoan daramalarik. Ezohiko era batean, Haurra Antonioren jakinduria sinbolizatzen duen liburuaren gainean dago zutunik.

Ebanjelioaren aldeko erretauloa antzinagoa da, XVII. mendearen lehenengo erdikoa. Ohol gaineko pintura dauka, Kristoren zigortzea irudikatzen duena. Horren gainean, San Nikolasen irudia, hurbil dagoen Otxarango (Zallako) parrokiatik ekarria.

Ermitako burualdean hiru erretaula barroko daude
Done Petri ad vincula
Ermitako burualdean hiru erretaula barroko daude
Done Petri, ermitako patroia (irudi gotikoa)
Done Petri ad vincula
Done Petri, ermitako patroia (irudi gotikoa)
San Gregorio Handia (irudi klasizista)
Done Petri ad vincula
San Gregorio Handia (irudi klasizista)
San Bernabe (irudi barrokoa)
Done Petri ad vincula
San Bernabe (irudi barrokoa)
Sortzez Garbia (irudi barrokoa)
Done Petri ad vincula
Sortzez Garbia (irudi barrokoa)
Erretaula nagusiaren gaineko Kristo gurutziltzatua
Done Petri ad vincula
Erretaula nagusiaren gaineko Kristo gurutziltzatua
San Antonio Paduakoa, Jesus Haurra besoetan (irudi barrokoa)
Done Petri ad vincula
San Antonio Paduakoa, Jesus Haurra besoetan (irudi barrokoa)
Kristoren zigortzea (XVII. mendeko ohol gaineko pintura)
Done Petri ad vincula
Kristoren zigortzea (XVII. mendeko ohol gaineko pintura)
Zallako Otxaran auzotik ekarritako San Nikolasen irudia
Done Petri ad vincula
Zallako Otxaran auzotik ekarritako San Nikolasen irudia