Done Joanes Bataiatzailea (Ajuria (Muxika))

Done Joanes Bataiatzailearen erretaula, sabai aizun urdinaren azpian.

Kronologia: XIX. mendea
Estiloa: Neoklasizismoa
Udala: Muxika
Auzoa: Ajuria
Koordenatuak: 43.251822,-2.658049

Ermita guztiak
DEITURA

Done Joanes Bataiatzailearen egunak ez du bere heriotza ospatzen, beste santuen egunean ohikoa den bezala, bere jaiotza baizik. Ebanjelioak dioenez, bere ama Santa Isabelen sabelean egin zuen Jainkoak saindu, Ama Birjina bere lehengusinaren ikustaldian. Mesiasen etorreraren berri eman zuen azken profeta da Joanes, tradizio kristauaren arabera; hori dela eta, “Kristoren aurrendariaren” izena ematen diote.

Aro kristauaren hasieran bete zuen bere zeregina, Jordan ibaian bataiatzen baitzituen Jainkogana bihurtu nahi zutenak. Bataiatu zituenen artean Jesus Nazaretekoa zegoen; horrexegatik, Bataiatzaile ezizenaz ezaguna da.

Ebanjelioaren arabera, desertuan bizi eta gamelu larruz janzten zuen ermitaua zen. Beraz, ardats eta bizar narrasien gizonaren itxuraz irudikatzen dute, gamelu larruz jantzirik eta atzamarra goian, seinalatzeko keinua eginez, Jesus Nazaretekoa Mesias eta Jainkoaren Semea dela adierazten baitu.

OHITURA ETA ERRITUAK

Done Joanes Bataiatzailearen jaiotze-egunean, ekainak 24, meza nagusia eman eta erromeria egiten da, auzoko plazan.

Antzina, San Isidroren egunean, maiatzak 15, erromeria egiten zen, baina gaur egun meza ematen da santuaren ohoretan, ermitaren barruan San Isidroren irudia baitago.

ERAIKINA

Ibarruriko Jasokundearen parrokia-ordea da ermita. Ingurukoak baino handiagoa da baseliza, sakristia, ataria eta dorrea baitu, eraikinaren oinaldean pilatuak, era nahasian. Hilarion Iturriotz arkitektoak berregin zuen, 1852an, XV. mendeko ermita gotikoa egon zen toki berean.

Antzinako ermita horien sarrera baino ez da gorde: ojiba-arkuko atea da, dobela handiez osatua. Ate hori ez dago zentratuta egungo baselizan, alde batean baizik.  Hegoaldean, atariaren azpian, beste ate bat dago, bestea baino modernoagoa, ateburuduna eta harlandu handiez osatua. Ermitak bi isurkiko estalpea du, parpain arkuduna. Bere azpian, ermitaren barrualdean eta oinaldean, erronboide-formako ebakidurako zurezko baranda duen koru garaia dago. Beste aldean, erretaularen gainean, zurezko sabai aizun dago, urre-koloreko izarrez eta urdinez pintatua; presbiterioa bereizten du sabai horrek.

Antzinako ermita gotikoaren ojiba-arkuko atea baino ez da gorde.
Done Joanes Bataiatzailea
Antzinako ermita gotikoaren ojiba-arkuko atea baino ez da gorde.
Hegoaldean, atariaren azpian, arku zuzeneko atea dago.
Done Joanes Bataiatzailea
Hegoaldean, atariaren azpian, arku zuzeneko atea dago.
Ermitaren oinaldean, egurrezko baranda duen koru garaia dago.
Done Joanes Bataiatzailea
Ermitaren oinaldean, egurrezko baranda duen koru garaia dago.
Egurrezko sabai aizunak, urre-koloreko izarrez eta urdinez pintatuak, bereizten du presbiterioa.
Done Joanes Bataiatzailea
Egurrezko sabai aizunak, urre-koloreko izarrez eta urdinez pintatuak, bereizten du presbiterioa.
HORNIDURA

Nabermenena aldare buru dagoen erretaula neoklasikoa da, Done Joanes Bataiatzailearen irudia daukana. Erretaularen goiko aldean kartela bat dago, alde banatan aingeru bat duena; hor “JOANNES BAPTISTA PRAECURSOR DOMINI” (“Joanes Bataiatzailea, Jaunaren aurrendaria”) irakurtzen da. Erretaularen inguruan irudi batzuk daude: Mariaren Bihotz Garbia, San Josef eta Jesus Haurra, San Antonio, Arrosariko Andra Maria, Jesusen Bihotza, eta San Isidro. San Antoniorena izan ezik (XVII. mendeko irudi barrokoa), XX. mendearen hasierakoak dira irudi hori gehienak.

Ebanjelioaren aldean, eskumako aldean aldarera begira, urre-koloreko panelez edertutako zurezko pulpitua dago.

Sakristian XIX. mendeko harrizko ur-txarroa dago; antzina, meza aurreko esku-garbiketa errituala egiten zuen apaizak hor. Sakristian ere, gainera, irudi batzuk daude: XIV. mendearen erdialderako Andra Maria, Haurra magalean daukana; XVI. mendearen bukaerako Done Joanes Bataiatzailea, erromanista, prozesioetan ateratzen dutena; Done Jakue Erromesa; Kristo gurutziltzatua eta gotzain santu bat, San Ildefontso omen dena. Azken hiru horiek XVII. mendekoak dira.

Aldare buru erretaula neoklasikoa da.
Done Joanes Bataiatzailea
Aldare buru erretaula neoklasikoa da.
Done Joanes Bataiatzailearen eskultura neoklasikoa, erretaulako irudi nagusia.
Done Joanes Bataiatzailea
Done Joanes Bataiatzailearen eskultura neoklasikoa, erretaulako irudi nagusia.
Hegal egiteko keinua egiten duten aingeru biluzi bik eusten diote kartelari.
Done Joanes Bataiatzailea
Hegal egiteko keinua egiten duten aingeru biluzi bik eusten diote kartelari.
Mariaren Bihotz Garbia (XX. mendearen hasierakoa)
Done Joanes Bataiatzailea
Mariaren Bihotz Garbia (XX. mendearen hasierakoa)
San Josef eta Jesus Haurra (XX. mendearen hasierakoa)
Done Joanes Bataiatzailea
San Josef eta Jesus Haurra (XX. mendearen hasierakoa)
San Antonioren irudi barrokoa (XVII. mendekoa)
Done Joanes Bataiatzailea
San Antonioren irudi barrokoa (XVII. mendekoa)
Arrosariko Andra Maria (XX. mendearen hasierako irudia)
Done Joanes Bataiatzailea
Arrosariko Andra Maria (XX. mendearen hasierako irudia)
Jesusen Bihotza (XX. mendearen hasierako irudia)
Done Joanes Bataiatzailea
Jesusen Bihotza (XX. mendearen hasierako irudia)
San Isidro (XX. mendearen hasierako irudia)
Done Joanes Bataiatzailea
San Isidro (XX. mendearen hasierako irudia)
Urre-koloreko panelez edertutako egurrezko pulpitua.
Done Joanes Bataiatzailea
Urre-koloreko panelez edertutako egurrezko pulpitua.
XIX. mendeko harrizko ur-txarroa.
Done Joanes Bataiatzailea
XIX. mendeko harrizko ur-txarroa.
Andra Maria eta Jesus Haurra (XIV. mendearen erdialderako irudia)
Done Joanes Bataiatzailea
Andra Maria eta Jesus Haurra (XIV. mendearen erdialderako irudia)
Done Joanes Bataiatzailearen irudi erromanista, prozesioetan ateratzen dutena.
Done Joanes Bataiatzailea
Done Joanes Bataiatzailearen irudi erromanista, prozesioetan ateratzen dutena.
Done Jakue Erromesa (XVII. mendeko irudia)
Done Joanes Bataiatzailea
Done Jakue Erromesa (XVII. mendeko irudia)
Kristo gurutziltzatua (XVII. mendeko irudia)
Done Joanes Bataiatzailea
Kristo gurutziltzatua (XVII. mendeko irudia)
Gotzain santua, San Ildefontso bide dena (XVII. mendeko irudia)
Done Joanes Bataiatzailea
Gotzain santua, San Ildefontso bide dena (XVII. mendeko irudia)