2017 Martxoa: Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Dohako bisita gidatuak.

Martxoa Euskal kostaldeko museoen hilabetea ospatzeko, Eleiz Museoan, itsasora hurbiltzeaz gainera, gure ondarea eta oroimena ezagutzera ematen dizkiguten bi bisita gidatu antolatu ditugu:

Nota de prensa RMCV 2017 ImagenHabanatik itsasontzia etorri da…
EleizMuseoan.

Martitzenez, 7an eta 21ean, 18:00etan

Gaur egun, dena Made in China dela dirudi.
Baina gure Museoan hau ez da berria. Duela 200 urte Txinatik iritsitako piezak ditugu.
Gauzak inportatzea aspaldiko kontua delako. Gizalditakoa. 600 urte daramatzagu era askotako gauzak ekartzen.
Eta ez Txinatik bakarrik. Baita Ingalaterratik, Belgikatik, Holandatik, Alemaniatik… ere. Eta jakina, Amerikatik.
Urrutitik, oso urrutitik etorritako piezak. Eta orain ikusgai jarri nahi ditugu, ezagutzera eman, nork eta zergatik erosi zituen kontatu, nork egin zituen, nork ekarri zituen Bizkaira, non egon diren gizaldi hauetan…

 

Marinel-debozioak: San Nikolas
San Nikolas eliza (Arenalean)
Martitzenez, 14an  eta 28an, 18:00etan
San Nikolas eliza itsasoko jarduerei estu lotuta izan da beti.
Zaindari bezala aukeratu zuten arrantzaleen auzoko ermita apal bezala sortu zen.Hantxe bertan, beraien beren txalupak lehorreratzen zituzten itsasertzean, Hiribilduko jatorrizko ontzioletako bat egon zen.
Eta laster sortu ziren nasak, biltegiak eta lanabesen tailerrak. Eta elizaren aurrean Areatza zegoen, hondartza, gaur parke bihurtutakoa.
Beraz, duela hamarkada gutxira arte, aisialdia eta lana uztartzen ziren hemen, bigarrena beti itsasoari lotuta eta guztia Bariko San Nikolas monumentu-elizak irudikatutako debozioaren pean.

 

Informazioa eta erreserbak: 94 432 01 25, 9:30etatik 13:30etara.   Leku-kopuru mugatua.

Ekintzen egitaraua osoa kontsultatzeko, egin klik hemen:

http://www.losmuseosdelacostavasca.eus/egitaraua/museoen-programa-museos-2017.pdf

 

 

El MDAS de Bilbao nacía en septiembre de 1961. Su objetivo primordial era la conservación, el estudio y la divulgación del patrimonio histórico-artístico de la Diócesis de Bilbao.

Diseño st3elkartea