XIX. mende amaieran berriro loratu zen arte-ekoizpen erlijiosoa. Akademia kutsuko obra eklektikoak dira, ez zutenak ekarpen handirik egin ez gaiaren ez teknikaren aldetik, baina kalitate handiz gauzatu zirenak.
Aurrekariak izan bazituen ere, XX. mendeko 40ko hamarkadan iritsi zen estreinakoz modernitatea Bizkaiko arte erlijiosora. Forma tradizionalekiko hausturak gertatu ziren, arte-lengoaia berriak sortu ziren, eta hazi egin zen artistaren indibidualtasunarekiko interesa, eta sormen-proiektu bakoitzaren izaerarekikoa ere.


