XVII. mendeko barrokoa klasizismo-zalea da, soila. Irudi teatralak, absenteak, mistikoak, hotsandikoak. Soiltasun hori bat dator garaiko egoerarekin; izan ere, mende horretan, erreinuak zailtasunak bizi izan zituen: ekonomikoak, sozialak, politikoak eta erlijiosoak. XVIII. mendean dinastia berria iritsi zen, borboiak, eta, horiekin batera, garai oparoagoak. Artea dinamikoagoa bilakatu zen, koloretsuagoa.



