2017Ko Urtarrilaren 26a “Eloy Garcíaren tailerra” Zabaltzea

Taller de Eloy 1

Eremu bitxia da.

Zidargile baten tailerra atondu dogu.

Holan, urregintzari eskainitako aretoaren erdian ikusi eta ulertu daiteke orain zean egin ebezan gure inguruko artelan bikainak.

Izan be, artelanak egiteko urrats guztiak ikusi daitekez tailerrean: zirriborrotik hasi eta amaitutako piezaraino. Marrazkiak, tresnak, moldeak, erdi eginda dagozan piezak eta amaitutakoak, egileak erabilzan liburuak, ideiak aterateko eta, jakina, tailerreko altzariak eta San Pankrazio babeslea.

Baina kontua ez da elementu honeek era estatiko eta hotzean erakustea. Bideo baten bidez ikusi daiteke tailerraren “funtzionamentua”, tresnak erabilteko era (batzuk beren-beregi lanbide honetarako ziran-eta), artelanak egiteko aldiak. Gaur egun ia desagertuta dagoan lanbidea ezagutzeok era atsegin eta didaktikoa.

Zerbait argitu beharra dago: ez dogula tailerra “asmatu”. Zehatz-mehatz bat kopiatu dogu, hain zuzen be, Bilbon jardunean izan dan Eloy Garcia azken zidargilearena. Zidar eta brontzea lanten mende erdi emon ondoren, erretiratu egin da eta bere tresnak, bere materialak… gure esku itzi ditu, bere lanbidea ezagutzera emoteko. Eta bera da bideoko protagonista, bere lanaren inguruko azalpenak emoten dituana.

Museoko eremu barri hau ohiz kanpokoa da. Antzeko tailer bakarra dago hemendik urrun samar, Sevillan, Arte eta Usadio Herrikoien Museoan. Beraz, aukera ederra dogu etxean bertan zidargileen lanbidea ezagutzeko.