Erromaniko apal horren ondoren, hobeto gauzatutako gotiko batekin egiten dugu topo. Azpimarratzekoak dira, batez ere, kanpotik ekarritako pieza batzuk, hala nola, alabastro ingelesak. Dena dela, gotikoko azken aroko piezak dira, kalitatearen aldetik zinez aipagarriak. Horietako batzuk Flandriatik ekarritakoak dira, eta, beste batzuk, bertan egindakoak.


