Ibilbidearekin hasteko, Andra Mariri eskainitako gela txikira joango gara, bertan baitago Ama Birjina, haurrarekin. Bizkaian gehien agertzen den debozioetako bat da. Zizelkatze erromaniko eta gotikoen bitartez ikus dezakegu zer-nolako garapena izan duen horren errepresentazioak, Erdi Aroan. Tronuan dagoen Birjina zurrunetik abiatu eta Birjina maitakor eta amatiar batera iristen gara.
